Punta-puntako trikitilari eta panderojoleak batuko dituzte bertan. Itzeder, Txibiltter, Garixe eta Txino trikitilariek hasiko dute jaialdia, 17:30ean. Ondoren, Araitz, Xabi eta Igor Etxaniz igoko dira oholtzara, eta jarraian Arene eta Uxue. Petite eta Bereikuatarrak izango dira hurrengoak jai giroa berotzen, eta jarraian Maiztegiko ikasle eta ikasle ohien txanda izango da. Imanol Intxausti, Xabi Arakama eta Iñaki Larrañagaren eta, Zabaleta eta Motrikuren saioek borobilduko dute jaialdia. Iluntzerako afaria antolatu dute.
Antolatzaileek azaldu dute aurretiaz izena eman behar dela bertan afaltzeko. Horretarako, 611 873 006 telefono zenbakira deitu behar da. Afarian bertan ere ez da trikiti doinurik faltako.