Merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko kanpaina abiatu dute Iurretan

Anboto 2026ko ekainaren 1a

Alex Palacios Dendak Bai elkarteko lehendakaria eta Oskar Koka Iurretako alkatea.

Gaur hasi den ekimenak ekainaren 21era bitartean iraungo du. Herriguneko establezimenduetan 30 euroko erosketa egiten dutenei poltsa bat oparituko zaie.

Tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko ekimen berria jarriko du martxan Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko merkataritza eta ostalaritza elkartearen laguntzagaz. Iurretan erosi, gertukoa bizi lelopean hasiko da kanpaina gaur, eta hilaren 21era arte iraungo du. Eguneko erosketetarako, aisialdirako, hondartzarako, mendirako edo askarirako pentsatuta dauden poltsak oparituko zaizkie herriguneko establezimenduetan 30 euroko erosketa egiten duten herritarrei. Izakinak agortu arte banatuko dira. Gaurtik ekainaren 7ra bitartean, XL poltsa emango da opari moduan, ekainaren 8tik 14ra, poltsa termikoa, eta, ekainaren 15etik 21era bitartean, poltsa-motxila.

Kanpainaren bultzatzaileek azaldu dutenez, zenbateko horretara iristeko, establezimendu desberdinetako tiketak batu ahal izango dira  —gaurtik ekainaren 21 bitartekoak ba eta nortasun agiria. Argitu dutenez, pertsona bakoitzak poltsa bat jaso ahal izango du aste bakoitzeko. Gainera, gehienez,  bi poltsa hartu ahalko dira: berea eta beste pertsona batena. Azken kasu horretan, dagokion NANaren kopia aurkeztu beharko du, argitu dutenez.

Opari zuzenaz gainera, hiru Redmi Watch 5 erloju adimendu zozkatuko dira kanpainan parte hartzen duten erosleen artean.  Horretarako, HAZn eskuratu daitekeen paper bat bete behar da eta adierazitako postontzian sartu. Zozketa ekainaren 26an egingo dira. Kanpainaren baldintzak www.iurreta.eus atarian kontsultatu daitezke.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!