Seigarren Asier Eguna ospatuko dute Iurretan, maiatzaren 30ean

Aitziber Basauri 2026ko maiatzaren 26a

Iazko Asier Eguneko irudi bat.

"Ezkontza batetik beste ezkontza bat irteten dela esaten dute, eta parranda batetik beste parranda bat. Ba, horrela sortu zen dena". Halaxe azaldu zion Asier Otaduik ANBOTOri lehenengo Asier Eguna antolatu zutenean. Ordutik sei urte joan dira, eta oraindino eusten diote ohiturari. 

Aurten, maiatzaren 30ean ospatuko dute Asier Eguna. Ipar Euskal Herriko ikastolak batzen dituen Seaskako egutegiak euskal izen bat edo bi jasotzen ditu egunero-egunero. Bada, maiatzaren 24ak Asier izena jasotzen du. Hori aintzat hartuta, hurrengo asteburuan ipintzen dute hitzordua Asier Egunerako. Bazkaltzeko eta ondo pasatzeko asmoagaz elkartzen dira, Asier Verak azaldu duenez. Lehenengo Asier Egunean 11 lagun elkartu ziren, eta oraingoz 17 batuko dira aurten, eskualdeko hainbat herritakoak. "Inoiz baino gehiago elkartuko gara. Pozik gaude ekimenak urtero duen harreragaz", esan du Verak. 

Asierrika
Aurten sopresatxo bat ere prestatu dute, Verak iragarri duenez: Asierreka egingo dute. "Urtero ekintza bereziren bat antolatzen dugu. Egunagaz lotuta, iaz abesti batzuk kantatu genituen, barre batzuk egin eta ondo pasatzeko helburuagaz. Aurten korrika egingo dugu". Oraindino badago aukera ekimenera batzeko. "Gutarikoren bategaz hartu-emanetan ipintzea baino ez da behar. Besoak zabalik hartuko ditugu Asier guztiak", gaineratu du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!