Iurretako XXII. Literatur Lehiaketako sariak banatu zituzten joan zen barikuan, Askondo kaleko aterpean. Guztira, 239 lan aurkeztu dituzte. Haurren sailean, 117 ipuin aurkeztu dira; 109 gazteen sailean, eta, 13 helduen atalean. Iurretako Udalak eta bibliotekak elkarlanean antolatutako lehiaketak irakurzaletasuna eta sormena ez ezik, integrazioa eta kulturaniztasuna ere bultzatu gura ditu. Maiztegi eta Juan Orobiogoitia ikastetxeek ere parte hartzen dute ekimenean.
Txikienen artean lanak saritzeko liburu sortak banatu dituzte, eta, gazte eta helduen artean liburu bonoak. Gainera, ume eta gaztetxoen kategorietan parte hartu duten guztieei Iurretako Udalak esker oneko opari bat eman die, egindako ahalegina saritzeko. Udalak 2.860 euro erabili ditu sarietarako.
Iraia Okina ilustratzaileak sortutako irudiekin osatu dute material guztia. Saritutako lanekin osatu den liburuxka tartean. Ainhoa Etxano Sarrionandia iurretar gazteak idatzi du hitzaurrea.

Haurren sailean saritutakoak (Argazkia: Iurretako Udala)