Kultur aniztasunaren islada izan gura duen Munduko Arrozen eguna ospatuko dute Iurretan, maiatzaren 16an. Askondoko aterpean izango den jaialdia 09:00etan hasiko da, muntaketa lanekin, eta 11:00etan, arrozak prestatzeko sutegiak isiotuko dituzte.
Tea eta pastak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, 11:30etik aurrera. Era berean, eguerdian, Ghanako txarangak girotutako tailerrak hasiko dira. Lehiaketan parte hartuko duten arrozen dastaketa, 13:00ean izango da (euro bian egongo dira eskuragarri txartelak). Eta, 14:15ean arroz lehiaketako saria banatuko dituzte.
Herri bazkarian elkartuko dira, 14:30ean, eta egitaraua borobiltzeko musika ere egongo da. Bazkaltzeko txartelak hiru euroan jarriko dituzte salgai, egunean bertan.