Zubizarreta eta Murua buruz buru arituko dira Iurretan

Joseba Derteano 2026ko maiatzaren 8a

Zubizarreta, partidu batean. BAIKO

Iurretako Kepa Arroitajauregi pilotalekuak pilota jaialdi profesional bat hartuko du gaur, 20:45ean.

Lehenengo partiduan, Amianok eta Morgaetxebarriak Rekalderen eta Eskuzaren aurka jokatuko dute. Partidurik inportanteena bigarrena izango da, Zubizarreta III.aren eta Muruaren arteko buruz burukoa. Serie B txapelketako finalerdietara sailkatzeko lehian dabiltza biak. Biak garaipen banagaz daude B multzoan. 

Multzo horretan, Amianok jokaturiko partidu biak irabazi ditu eta dagoeneko sailkatuta dago finalerdiak jokatzeko. Joan zen asteburuan, Muruari irabazi zion: 17-22. Bestalde, Zubizarretak erraz menderatu zuen Senar: 22-11. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!