Ernaiko kideak Iurretako gasolindegira igo dira Maiatzaren Leheneko mobilizazioetara deitzeko

E.H. 2026ko apirilaren 29a

Gazte antolakundeak LAB sindikatuagaz batera manifestatzera deitu du.

Ernaiko kideak Iurretako gasolindegiko teilatura igo ziren atzo arratsaldean, eskualdeko gazteak Maiaiatzaren Leheneko mobilizazioetan parte har dezaten eskatzeko, eta LABen aldarrikapenetara batu daitezen deitzeko. Gazte antolakundeak "inperialismo yankeearen eta kapital metaketaren adibide" modura definitu du Repsol, eta "Euskal Herri aske eta sozialista" aldarrikatu du horren aurrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!