Iurretako Oromiño auzoan jai giroa izango da nagusi datorren asteburu honetan. San Marko jaiak ospatzeko hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua osatu dute, aurten ere. Luhartz plaza taldeak girotutako erromeria, herriko dantzarien erakustaldia, tortilla txapelketa eta auzo bazkaria antolatu dituzte, besteak beste.
EGITARAUA
Apirilak 24, barikua
Iluntzean, Donien Atxa altxatuko dute. Segidan, bakailao errea eskaniko diete parte hartzaileek. Gero, igel txapelketa jokatuko dute.
Apirilak 25, zapatua
12:00 Meza. Jarraian, herri bazkaria (izena emateko jai batzordeko kideekin ipini beharko da hartu emanetan).
17:00 Briska txapelketa (izen-ematea, bikotea 6 euro)
- 60 euro eta garaikurra.
- 40 euro eta garaikurra
- 30 euro eta oparia
- 20 euro eta oparia
18:00 Maiztegi herri eskolako umeen dantza erakustaldia. Ondoren umeentzako txokolatada.
20:30 Patata tortilla txapelketako tortillak aurkezteko ordua. (Oharra: partaide bakoitzak bere osagaiak eta beharrezko tresnak eraman beharko ditu. Ezingo dira txokoko tresnak erabili. Sari interesgarriak egongo dira).
20: 30 Luhartz taldearekin erromeria.
Afalostean, erromeriaren jarraipena.
Gauerdi inguruan, sorpresa.
Apirilak 26, domeka
12:30 Iurretako Mikel Deuna dantza taldea.
Goizean Azoka. Artisauak (Zirtzil, Urluma, Etxanoko gazta, Harimakrame, Basando, Lapazaran, Mañeko).
Eguerdian Kantu-dantza bazkaria (PERURENA BURGER-EINGO).
Arratsaldean, errifaren zozketa eta Donien Atxaren jeitsiera.