Iruñeko hilketa matxista salatu dute Iurretan

E.H.

Elkarretaratzea egin zuten atzo, Askondon. 

Iurretako mugimendu feministak deituta, herritar talde batek Iruñeko hilketa matxista salatu zuen atzo. Joan zen domekan, 37 urteko emakume bat leihotik behera jausi zen Nafarroako hiriburuko Sanduzelai auzoan, bikotekide ohiarengandik ihesi zebilela. Gizonezkoak urruntze agindua zuen. Poliziak atxilotu egin zuen gizonezkoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!