Gaur goizean kamioi bat irauli da AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Ordainlekua igaro ostean gertatu da istripua. Kamioi gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute, Ertzaintzako iturrien esanetan. Istripuaren ondorioz hiru erreietatik bakarra dago zabalik eta 2 kilometroko auto pilaketak izan dira AP-8an. Une honetan (10:40) errei batek bakarrik jarraitzen du zabalik, baina AP-8an ez dago auto pilaketarik. Aldiz, N-634 errepidean 4 kilometrora arteko auto ilarak daude, Ertzaintzaren esanetan.