Aste Santuko tailerretan izena eman daiteke Iurretan

Anboto 2026ko martxoaren 10a

Ibarretxe kultur etxean izango dira tailerrak

Martxoaren 13ra bitartean eman daiteke izena, Ibarretxe kultur etxean edo Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ). Martxoaren 30ean eta 31n izango dira tailerrak.

Margotu zure Tote Bag poltsa. Horixe da aurtengo Iurretako Aste Santuko tailerretarako aukeratutako gaia. Martxoaren 30an eta 31n garatuko dira, eta zabalik dago izena emateko epea. Martxoaren 13ra bitartean dago horretarako aukera, Ibarretxe kultur etxean edo HAZn.

Talde bi osatuko dituzte, adinaren arabera. LH1tik LH4ra bitarteko neska-mutilentzako tailerra, 09:30etik 11:00etara garatuko da. Bigarren saioa 11:30etik 13:00era izango da, LH5etik DBH2ra bitarteko gaztetxoei zuzenduta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!