Hitzorduari hutsik egin gabe, Oromiñoko auzo-eskolako ikasle-ohiak bazkaltzeko elkartu ziren, domekan. Garai hartan irakasle izan zen Begoña Urresti ere bertaratu zen. "Askotariko adineko jendea elkartu ginen, kontuak kontatzeko", Lourdes Totorikaguenak azaldu duenez.
2015ean egin zuten lehenengo hitzordua Oromiñoko auzo eskolako ikasle izandakoak bazkaltzeko. Harrezkero urtero elkartzen dira auzoko elkartean. 40 lagun inguru elkartu ohi dira. (Argazkiak: Lourdes Totorikaguena).