Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Iurretan. Horma irudi margoketa kolektiboa, mahai-ingurua eta antzerki ikuskina prestatu dituzte. Martxoaren 8an, bestalde, manifestazioa , bazkari autogestionatua eta Maite Lopezen bakarrizketa egongo dira.
Jarduera kolektiboa
Martxoaren 9an, Memoria bizia, memoria kolektiboa topaketa egingo dute. Adineko herriko hainbat emakumeren argazki, kontakizun eta esperientzia pertsonaletatik abiatuta, karta-sorta kolektibo bat sortu dute, "memoria-gailu gisa funtzionatzen duena", azaldu dutenez. "Elkarrizketa aktibatzen du, belaunaldien arteko transmisioa errazten du eta banakako oroitzapenak kontakizun partekatu bihurtzen ditu", gaineratu dutenez. Proiektua Ainhoa Resanok garatu du, Patricia Laisekaren laguntzarekin.
Berdintasun Zerbitzua
Martxoaren 8a ardatz duen egitarauaren aurkezpenean jakitera eman dutenez, Berdintasun Zerbitzua eskainiko dute Iurretan, hileko bigarren egunetan. Ibarretxe kultur etxean hurbildu daiteke, 09:00etatik 14:00etara. Berdintasunagaz lotuta gaiak herrira zabaltzea du helburu zerbitzuak, eta Berdintasun Foroa indartzea ere bai. Herriko elkarte, norbanako eta eragile guztiei eskainitako zerbitzua izango dela nabarmendu dute.
Udaleko Berdintasun sailak, Auskari talde feministak, Anderebide elkarteak eta Goiuriko Ama nagusien elkarteak osatu dute egitaraua. Gainera, kakorratzez egindako triangeluekin apainduko dituzte herriko kaleak.
MARTXOAK 2
- 11:00-13:00 / 15:30-17:00 Horma irudi margoketa kolektiboa, Bidebarrieta kalean.
MARTXOAK 3
- 17:00-18:30 Horma irudi margoketa kolektiboa, Bidebarrieta kalean.
MARTXOAK 4
- 18:30 Emakumeak literaturan (Josune Muñoz eta Katixa Agirre), Ibarretxe kultur etxean.
MARTXOAK 5
- 18:15 Irakurketa instituzionala, Ibarretxe kultur etxean.
- 18:30 “Landa eremuko emakumeak” mahai-ingurua, Ibarretxe kultur etxean.
MARTXOAK 7
- 14:00 Bazkaltzera joateko autobusa (Maspe kaletik).
MARTXOAK 8
- 12:00 Manifestazioa eta irakurketa, Askondon.
- 14:00 Bazkari autogestionatua (karpan).
Ondoren, Maite Lopezen bakarrizketa. - 18:00 Luntxa, Nagusien Zentroa.
MARTXOAK 9
- 18:00 “Memoria bizia, memoria kolektiboa” topaketa, Ibarretxe kultur etxean
MARTXOAK 13
- 19:00 “Descoseme las alas” antzezlana, Ibarretxe kultur etxean.