[ARGAZKI GALERIA] Zaldai mendi taldeko sortzaileak omendu dituzte 25. urteurrenean

Anboto 2026ko urtarrilaren 31

Atzo arratsaldeko ekitaldian Iñaki Irazabal ‘Kiña’ri ere oroigarri bat eman zioten urtez urte ateratako argazkien bidez mendi taldearen historia jasotzeagatik.

Iurretako Zaldai mendi taldeak 25 urte bete ditu aurten eta, mendi astearen barruan, toki berezia egin diote urteurrenari. Atzo arratsaldean Askondoko aterpean egindako ekitaldian mendi taldeko sortzaileak eta birsortzaileak omendu zituzten. Horrekin batera, aipamen berezi bat egin zioten Iñaki Irazabal ‘Kiña’ri. Oroigarri baten bidez eskertu zioten urtez urte Zaldairen historia argazkien bidez jasotzeko erakutsi duen prestutasuna.

Azkenik, atzoko ekitaldian 2025eko mendi erronka egin zutenak saritu zituzten. Guztira 61 lagunek lortu dute erronka osatzea, euretako 21 adin txikikoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!