ANBOTO Telebista

[BIDEOA]: Larrialdi zerbitzuek biktima anitzeko gertakari baten simulakroa egin dute Iurretan

Ekaitz Herrera 2026ko urtarrilaren 23a

Arratsalde honetan, autobus istripu batean zelan esku hartu simulatu dute Iurretako suhiltzaileen parkean. Ariketan Osakidetzako Emergentzietako 30 profesionalek eta Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek parte hartu dute. 

Simulakroa 18:00etan egin dute. Bertan, Osakidetzako emergentzietako 30 profesional, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak, Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusia, Eleder Rios Osakidetzako Emergentzietako zuzendaria eta Pedro Luis Izaga Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileen zuzendaria izan dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!