[ARGAZKI GALERIA] Jai giroa nagusi, Iurretako Bakixa auzoan

Aitziber Basauri

San Sebastian jaiak ospatu dituzte asteburuan Bakixa auzoan, Iurretan. Eguraldi eskasari aurre eginez, jai giro ederra sortu zuten bertaratutakoek (Argazkiak: Gorka Valdes).

Zapatuan danbor hotsa nagusitu zen Bakixan. Atzo, Mikel Deuna dantza taldeak erakustaldia eskaini ondoren, bertso-bazkarian elkartu ziren. Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariak girotu zuten bazkaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!