[EGITARAUA] Iurretako Antzerkia bultzatuz antzerki zikloa aurkeztu dute

Aritz Maldonado 2026ko urtarrilaren 15a

Urtarrilaren 23an hasiko da aurtengo 'Antzerkia bultzatuz' zikloa Iurretan. Luna llena konpainiak Los Angeles de Sabin antzezlana eskainiko dute. Iaz bezala, sarrerak hiru euroan salduko dituzte Ibarretxe kultur etxean (euro batean 18 urtetik beherakoen kasuan). 

"Helburu bikoitzarekin antolatzen dugu ziklo hau, alde batetik, iurretarrei antzerkia hurbiltzeko, eta bestetik, Iurreta ere antzerkien zirkuitoan sartzeko", azaldu du Zorione Fundazuri zinegotziak. Hamahirugarren edizioa du aurtengoa 'Antzerkia bultzatuz' jaialdiak. 

Antzerkia bultzatuz 2026

  • Urtarrilak 23, Los angeles de Sabin (Luna Llena).
  • Otsailak 6, Ellas de oro (La Liquida). 
  • Otsailak 14, Zaintzaren dantza (Lari produkzioak).
  • Martxoak 6, Bizi-bizi zirkua (Kiki, Koko eta moko pailazoak). 
  • Martxoak 8, Descoseme las alas (Cuarteatro).  
  • Maiatzak 17, Abdukzioa, que barbaridad! (Arrapalan). 
  • Maiatzak 8, Bizia, 
  • Maiatzak 12, El encargo, (Microteatre Valencia).
  • Ekainak 5, Como la vida misma, (El Cesar).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!