[EGITARAUA] Bihar hasiko dira Bakixako Jaiak, donien atxa igota

Anboto 2026ko urtarrilaren 14a

Iazko Bakixako umeen danborradaren irudi bat

Umeentzako ekitaldiak, dantzariak, Danborrada Mundiala, bertso-bazkaria eta herri kirolak egongo dira asteburuan, Iurretako Bakixa auzoan. 

Donien atxa igota emango diete bihar ondoetorria auzoko jaiei Bakixan. Lanak amaituta, txokolatea banatuko da bertaratuko direnen artean. Asteburuan batu dituzte prestatutako ekitaldi gehienak. Besteak beste, Maiztegi eskolako dantzarien saioa, antzerkia, danborrada, herri kirolak eta bertso-bazkaria antolatu dituzte dituzte. 

Bakixara hurbiltzea errazteko autobusa antolatu du Iurretako Kofradien Batzordeak, aurten ere. Urtarrilaren.17an, autobusa irtengo da Maspe kaletik Bakixara, 16:30ean. Baita 21:00etan ere; azken horrek, Bakixatik herrigunerako bidea ere egingo du. Bakixatik Maspera hurbiltzeko autobusa egongp da, 01:30ean.

EGITARAUA

Urtarrilak 15, eguena

  • 19:00 Jaiei hasiera emateko donien atxa igoko da. Ondoren, usadioari jarraituz txokolateagaz ospatuko da.

Urtarrilak 16, barikua

  • 17:30 Maiztegi herri eskolako dantza taldearen saioa. Ondoren, umeentzako jolas eta tailerrak.
  • 19:30 Igel txapelketa.
  • 20:00 Mus Arin txapelketa.

Urtarrilak 17, zapatua

  • 14:00 Paella txapelketa.
  • 17:00 Lurrazpitik antzezlana (Antxo eta Pantxa).
  • 18:00 Briska txapelketa.
  • 19:00 Danborrada txikia, parte hartu gura duten umeekin.
  • 21:30 Dj Cifu
  • 24:00 Danborrada Mundiala.

Urtarrilak 18, domeka

  • 12:00 Mikel Deuna dantza taldearen saioa. Ondoren, herri kirolak: Sara Asenjo, Karmele Gisasola, Ioritz Gisasola, eta Jon Gisasola.
  • 14:30 Bertso bazkaria, Onintza Enbeita eta Igor Elortza bertsolariekin. Ondoren, kantu eta dantza erromeria, Gorka, Izarra eta Anderrek alaiturik (bazkarirako izena emateko azken eguna, urtarrilak 14).

Urtarrilak 20, martitzena

  • 12:00 Meza Santua.
  • 16:30 Bingo herrikoia. 
  • 19:00 Jaiei amaiera emateko suziriak.

(Pintxoak eta ogitartekoak egongo dira egunero)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!