[EGITARAUA]: Urte hasieragaz batera bueltan da Iurretako Mendi Astea

M.Z. 2026ko urtarrilaren 13a

Argazkia: Artxiboko irudia

Zaldai mendi taldeak Iurretako IX. Mendi Astea antolatu du. Gainera, aurteko Mendi Erronkaren berri ere eman dute. 

EGITARAUA

  • 25 urte mendiz mendi, Zaldai Mendi Taldeko sorreraren argazki erakusketa.
    Urtarrilak 27tik otsailaren 1era. Goiuria Kultur Gunea
  • Munduko ibilbiderik onena? (Peru) Mikel Bringaz.
    Urtarrilak 27, martitzena, 19:00etan. Goiuria Kultur Gunea
  • Zazpi, kontakizun bat, tontorrez tontor. Mikel Lizarralde
    Urtarrilak 28, eguaztena, 19:00etan. Goiuria Kultur Gunea
  • Shukran, bizitzari mila esker. Maite Zumarraga eta Idoia Rubial. Urtarrilak 29, eguena, 19:00etan. Goiuria Kultur Gunea
  • 25 urte mendiz mendi. Zaldai Mendi Taldeko sortzaileei omenaldia. Zaldai mendi erronkako sari ematea.
    Urtarrilak 30, barikua, 18:30ean. Askondoko aterpea
  • Basatzan, Iurretako IX. Mendi Bizikleta Martxa.
    Urtarrilak 31, zapatua, 10:00etan. Askondoko aterpetik.
  • Gallandara igoera frontalekin.
    Urtarrilak 31, zapatua, 18:00etan. Askondoko aterpetik
  • Ameli,ipuin kontaketa musikatua. Amaia Elizagoien eta Itziar Teietxea.
    Otsailak 1, domeka, 17:00etan. Goiuria Kultur Gunea

ZALDAI MENDI ERRONKA

Bestalde, urtero lez urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte bete beharko den erronka ere aurkeztu dute. Erronka betetzeko jarraian emandako edo Euskal Herritik kanpoko mendi kopuru bat igo beharko da gutxienez. 

  • 0 - 10 urte arteko haurrek: Euskal Herriko, buzoidun, hiru mendi igo beharko dituzte gutxienez. 
  • 10 - 18 urte artekoek : Zerrendako 3 eremutako 5 mendi, gutxienez. 
  • 18 urtetik gorakoek: Zerrendako 5 eremutako 10 mendi, gutxienez. 
  • *Euskal Herritik kanpoko hiru mendi ere erabili ahal izango dira erronka osatzeko. 

ARABA

  • Gorbeia 1.481m
  • Abaitigarra-Bitigarra 1.163m
  • Aro-Peña de Aro 1.127m
  • Txulato 946m
  • Kamaraka 795m

BIZKAIA

  • Anboto 1.331m
  • Maza del Pando 1.021m
  • Untzueta 766m
  • Gongeda 659m
  • Ereñozar 448m

GIPUZKOA

  • Aizkorri 1.528m
  • Larraone 1.198m
  • Ipuliño 930m
  • Irukurutzeta 899m
  • Izazpi 967m

NAFARROA

  • Hiru Erregen Mahaia 2.444m
  • Grudo 1.367m
  • Kurutzeaga 1.307m
  • Mergelu 912m
  • Mortxe 1.123m

IPARRALDE

  • Orhi 2.019m
  • Laina 869m
  • Gorramakil 1.087m
  • Nethe 764m
  • Zaboze 1.177m
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!