Roald Dahl idazle galestarrak sortutako lanak ezagutu eta gozatzeko gonbita egingo du Iurretako herri bibliotekak, urtarrilean zehar egingo dituen esker oneko jardunaldi literarioetan. Aurten 8. aldia izango duen ekimenaren eskutik Matilde (1988) eta Charlie eta txokolategi lantegia (1964) liburuak landuko dituzte, besteak beste.
Hartara, bibliotekak herriko eskolari eskaintzen dizkion irakurle klub guztietan Roald Dahl idazlea landuko dute, Hatz miragarria (1966) eta Matilda (1988) liburuak irakurriz. Era berean, urtarrilaren 13an, bibliotekan antolatutako helduentzako irakurketa klubean Charlie eta txokolategi lantegia (1964) liburua irakurriko dute; urtarrilaren 14rako antolatutako umeentzako irakurketa klubean, berriz, Akro Trod (1989)landuko dute. Ainhoa Aldazabalek eta Peru Magdalenak dinamizatuko dituzte, hurrenez hurren.
Urtarrilaren 20rako, mahai-ingurua prestatu dute. Bertan parte hartuko dute, Mireia Delgadok, Peru Magdalenak eta Lore Agirrezabalek. Solasaldia 18:30ean hasiko da eta aurretik izena eman behar da. Bestalde, urtarrilak 23, 27, 28 eta 29an ilustrazio tailerra egongo da Onditz Mendizabalek eta Amaia Egidazuk gidatuta, LH·tik LH6ra arteko ikasleei zuzenduta.
Bibliotekak eskainiko den Ipuin kontaketak borobilduko du egitaraua, urtarrilaren 30ean. Haurrentzako ipuin kontaketa eta helduentzako ahozko narrazioa egingo ditu Mireia Delgadok. Bost urtetik gorako umeentzako saioa, 18:00etan hasiko da. Helduentzako ekitaldia, 19:00etan. Euskaraz izango dira eta aurretik izena eman behar da.