10. Erronka prest dago jada, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. Txikientzat, gazteentzat zein nagusientzat neurrira antolatutako ohiko erronkez gain, Erronka Extra izango da 2026ko edizioko nobedadea, eremu bakoitzeko mendi esanguratsuenak protagonista hartuta: Araban Gorbeia, Bizkaian Anboto, Gipuzkoan Aizkorri, Nafarroan Hiru Erregeen Mahaia eta Iparraldean Orhi. Aipatutako mendi hauek ohiko erronkarako erabiliz gero, zein soilik 5 mendi hauek igotzen dituztenek oroigarri berezi bat jasoko dute 10. edizio honetan.
Bestalde, aurtengo Zaldai Mendi Erronka 2025 abenduaren 31n amaituko da, 50etik gora finalistekin. Saria urtarril bukaeran jasoko dute finalistek, urtarrilaren 27tik otsailaren 1era, Iurretako IX. Mendi Astean zehar burutuko den sari-emate ekitaldian.