Durangaldean ere salatu dute Barakaldoko hilketa matxista

Anboto 2025eko abenduaren 23a

Iurretako elkarretaratzea.

Dozenaka lagun batu dira Durangaldean Barakaldoko (Bizkaia) hilketa matxista salatzeko. Besteak beste, Elorrion, Zaldibarren Iurretan eta Zornotzan deitu dituzte mobilizazioak. 

Josune M. D.-ren hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur Euskal Herriko hainbat herritan. Domekan aurkitu zuten 54 urteko emakumearen gorpua, bere etxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!