Inbertsioen atalean, hirigintzara eta plangintzara bideratuko dute zati handiena, 185.000 eurokoa. “Udalak kudeatzen duen dirua, diru publikoa da, udalerriko bizilagunena, eta horregatik udal gobernuak bere gain hartzen du diru hori zorrotz eta garden administratzeko betebeharra, herritar guztien bizi kalitatea hobetzeko eta herritarren beharrei erantzuteko”, azaldu du Oskar Koka alkateak. Era berean, inbertsioak “baliabiden benetako erabilgarritasunaren arabera” egingo dituztela nabarmendu du, “betiere egonkortasun ekonomikoa lehenetsiz”. 2025eko ekitaldia itxi eta onartu ondoren, diruzaintzako gerakinekin egingo dira jarduketa osagarriak. “Soberakinekin hainbat inbertsio egitea aurreikusten da, premiazkoak direnak: Kultur etxeko teilatua eta leihoak, Fausteko uraren azpiegituraren aldaketa eta Maiztegi Herri Eskolako patio inklusiboaren faseetako bat”.