Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpaina abiatu dute Iurretan

Anboto 2025eko abenduaren 15a

Oskar Koka Iurretako alkatea eta Alex Palacios Dendak Bai elkarteko lehendaria.

Herriguneko establezimenduetan egindako 50 euroko erosketagatik aterki tolesgarriak oparituko dituzte. Gaur hasi eta abenduaren 30era arte iraungo du ekimenak.

Gabonetan, Iurretan erosi eta opariak irabazi' lelopean, merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpaina ipini dute martxan Iurretan. Gaurtik eta abenduaren 30era arte, herriguneko establezimenduetan egindako erosketak sarituko ditu ekimenak. Izan ere, 50 euroko erosketagatik aterki tolesgarriak oparituko dituzte. Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko merkataritza eta ostalaritza elkartearen laguntzagaz hasi du kanpaina. 

Zenbateko horretarako heltzeko zenbateko eta establezimendu desberdinetako tiketak batu ahal izango dira, antolatzaileek azaldu dutenez. Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu daitezke tiket horiek, trukean aterki tolesgarria hartzeko. Izakinak agortu arte oparituko dira aterkinak. Hala ere, kanpainan paerte hartzen duten herritarrek hiru
gabonetako otzaren zozketan parte hartzeko aukera ere izango dute. HAZn emandako paper bat bete eta adierazitako postontzian sartu beharko da.

Gabonetako otzaren irabazleak datorren urteko urtarrilaren 2an jakinaraziko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!