Iurretako Juan Orobiogoitia Insitututuko ikasleek herriko berbeta eta literatura landu zuten joan zen abenduaren 10ean. Horretarako, DBH1eko ikasleek Iurretako toponimiari buruzko tailerra egin zuten Alberto Erraztik gidatuta, eta, BDH2ko neska-mutilek herrian jasotako bertso eta kantak entzuteko aukera izan zuten, Kristina Mardaras, Justo Alberdi eta Rafa Iriondo eta Anton Mari Aldekoa-Otaloraren eskutik. Bestalde, Xabier Bovedak eta Joseba Sarrionandiak Sator hegalaria: Iurretako berbeta eta literatura liburua aurkeztu dute batxilergoko 1. mailako ikasleen aurrean.
Goiza borobiltzeko, hizlari guztiak Euskal Herrira etorri berriak diren ikasleekin elkartu ziren liburutegian, elkarren berri emateko.