Ertzilla-Mallabiena industrialdeko argiztapena berritu dute, Iurretan

Anboto 2025eko abenduaren 4a

Udal-titulartasuna duten industriguneko 151 argi ordezkatu ditu udalak, eraginkortasun energetikoa hobetzeko helburuagaz.

Eraginkortasun energetiko handia duten azken belaunaldiko led argiak jarri ditu Iurretako Udalak, Ertzilla-Mallabiena industriagunean. Udal-titulartasuna duten industriguneko 151 argi ordezkatu dituzte, 285.610 euroko aurrekontuagaz. Horrela eman dute jakitera udal arduradunek. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-languntza baliatu dute inbertsioari aurre egiteko.

Zaharkitutako eta errendimendu txikiko tekonologiadun argitera ordezkatuta, urtean, 92.512 kWh energia aurreztuko da, udal ordezkariek diotenez. Era berean, urteko CO2 isuriak 32,38 Tn/CO2 aurreztuko direla adierazi dute. "Beraz, argiztapen zaharrarekin alderatuta, % 69,53 aurreztuko da, eta fakturazio energetikoan 18.502,4 euro aurreztuko dira".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!