Jendetza batu da Iurretan eskolako jolastokia eraldatzea eskatzeko

Anboto 2025eko azaroaren 21a

Iurretako Maiztegi ikastetxeko Guraso Elkarteak deituta dozenaka herritar batu dira Askondon, udalari jolastokia eraldatzeko dirua eskatzeko.

Bestalde, mozioa aurkeztu dute azaroaren 26ko osoko bilkuran gaiaz eztabaidatzeko. Jolastokiaren eraldaketa gauzatzeko, 2026an hasi eta proiektua bukatu arteko urteetan udalak diru partida bat bideratzea eskatuko dute, besteak beste. Hezkuntza foroa sortzea eskatuko dute, baita, eta udalak, ikastetxeko zuzendaritzak eta guraso elkarteak hiruhileko bakoitzean bilera bat, gutxienez, egitea ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!