Iurretako Udalak komunikazio kanal berriak zabaldu ditu

Anboto 2025ko urr. 27a, 13:39

Whatsapp eta Telegram kanalak sortu ditu udalak, eta,  informazio-pantaila berria instalatu du Bidebarrieta kalean

Iurretako Udalak komunikazio kanal berriak zabaldu ditu, "gardentasuna sustatu" eta herritarrak informatuta edukitzea helburu hartuta. Hartara, Whatsapp eta Telegram kanalak sortu ditu udalak, eta,  informazio-pantaila berria instalatu Bidebarrieta kalean.

Kanal horietara harpidetutako pertsonek udalak partekatutako abisuak
zuzenean mugikorrean jaso ahalko dituzte. "Horrela, iurretarrek udalerriko albisteak, abisuak, agenda-ekitaldiak eta, oro har, udal-jarduerak jaso ahal izango dituzte", azaldu dute ohar batean. Kanalak norabide bakarrekoak izango dira eta "anonimoak". Zehaztu dutenez, "ez udalak ez beste erabiltzaileek ezin izango dituzte ikusi batzen diren pertsonen telefono zenbakiak. Datu pertsonalik ere ez da biltzen, ezta gordetzen ere".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!