Iurretako plaza umez (eta ez hain umez) bete da arratsalde honetan, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen emanaldiaz gozatzeko. Ikuskizunak barre eta dantza artean egin du aurrera, harik eta emanaldiaren azken txanpan, pailazoek Iurretako jai batzordeko kideak oholtza gainera gonbidatu dituzten arte. Pailazoek jai batzordeko kideen lana txalotu dute, urterik urte jai herrikoiak eta euskaldunak prestatzeko egiten duten lan boluntarioagatik. Azkenean, ‘Trikitixa’ abestiaren erritmora dantzatu dira denak.