NAN eta pasaportea egiteko eta berritzeko aukera berria izango dute iurretarrek, urriaren 6an. Gainera, NAN elektronikoaren ziurtagiri digitalak ere aktibatuko dira.
Horretarako, interesdunek hitzordua eskatu beharko dute, gaurtik aurrera, 09:00etatik 13:00etara. Hitzorduak agortu arte egongo da aukera Udaltzaingoaren bulegoan. Halantxik eman dute jakitera udal arduradunek. "Beste herri batzuetara joatea saihesten duen zerbitzua da, eta funtsezko izapideetarako sarbidea erraztea du helburu, batez ere bulego iraunkorretara joateko zailtasunak dituztenentzat", gaineratu dutenez.