Iurretaren historia ezagutzeko ibilbidea egingo dute zapatuan

A.B. 2025ko ira. 19a, 08:00

Iurretak Erdi Arotik gaur egunera arte mantendu du kofradien egitura, eta komertzio bide garrantzitsuen lekukoa ez ezik Dantzari Dantzaren gotorlekua ere bada.

Iurretaren sorrera, herriaren izenaren jatorria eta historiako garai desberdinetan izandako ezaugarriak ezagutzeko aukera egongo da zapatuan. Auzolanean eraikitako herria izenburupean, Gerediaga Elkarteak, Urkiola Landa Garapena Elkarteagaz batera, bisita gidatua antolatu du. 

Aita San Migel plaza izango dute ibilbidearen abiapuntu, 11:00etan. Eta bisitak aurrera egin ahala, Montoiko Zubia, Askondo eta Dantzari Dantza hartuko dituzte hizpide. Izena ematea ezinbestekoa da, lekua mugatuta dagoelako. Gehienez 25 laguneko taldea osatuko da. Horretarako, Gerediaga elkartera deitu daiteke (94 681 80 66) edo gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzi. Antolatzaileek azaldu dutenez, azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz emango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!