Kofradien batzar nagusiagaz hasiko dute eguna, 12:00etan. Kofradietako ordezkariek aurtengo kontuak jakinaraziko dituzte, eta, horren ondoren, jai giroa nagusituko da Laixiar zelaian.
Jolasak eta erromeria
Kontu ematea amaituta, herriko dantzariek saioa egingo dute, eta, jarraian, igel txapelketa hasiko dute. Eguerdian, Laixiarrera bertaratutakoak bazkaltzeko elkartuko dira.
Arratsalderako ere antolatu dituzte ekintzak Kofradi Eguna ospatzeko. Umeentzako jolasak egongo dira, eta Mirari eta Izarra plaza taldeak erromeria giroa zabalduko du Laixiarren. Jai giroa nagusi izanik, bat-batean plazara irtengo denik ez da faltako, urtero legez.