NAN agiria eta pasaportea Iurretan tramitatu ahalko dira irailaren 8an

Anboto 2025ko abu. 29a, 12:11

Interesdunek irailaren 1etik 5era eskatu beharko dute hitzorduan udaltzaingoaren bulegoetan.

Irailaren 8an, NAN agiria eta pasaportea egiteko zein berritzeko unitate mugikorra jarriko dute Iurretako Askondoko karpan.

Hori horrela, interesa dutenek, hitzordua hartzeko aukera izango dute irailaren 1etik irailaren 5eko 13:00ak arte udaltzaingoaren bulegoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!