Bost bide publiko konponduko dituzte Iurretan

Anboto 2025ko abu. 7a, 17:01

Goiuriko, Arriandiko eta San Andreseko hainbat baserri bide konponduko ditu udalak. Bestalde, abiadura murriztailea ipiniko dute Arriandiko industrialdeko Eubabason.

Iurretako Udalak herriko bost bide publiko konponduko ditu, eta abiadura murrizteko sistema jarriko du horietako batean. Egokituko dituen errepideak landa-eremuetara ailegatzeko bideak dira: Agirretxebarrian (Goiuria), Telleriaetxebarrian eta Tellerian (Arriandi) eta Kukutzaetxebarrian eta Kukutzazarran (San Andres) egingo dituzte jarduketak. Udalak azaldu duenez, errepideok "kontserbazio-egoera txarrean" daude, eta zaildu egiten dute pertsonen zein ibilgailuen joan-etorria. Bestalde, abiadura-murriztailea ipiniko dute Eubabason, Arriandiko industrialdean. Ibilgailu astun eta arinak abiadura handian mugitzen direnez, arrisku egoerak saihestea du helburu udalak. Guztira, udalak 48.272 euro bideratuko ditu jarduketok egitera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!