'Eki ibilbidea' berregokitu du Iurretako Udalak

Anboto 2025ko abu. 1a, 13:19

Iurretako Udalak 50.000 euro erabili ditu 'Eki Ibilbidea', Cola Caoren itzulia bezala ezagutzen dena, konpontzeko. 2024ko aurrekontu parte hartzaileetan iurretarrek aukeratu zuten proiektu hau. 

Garaizar eta Amatza auzoak batzen dituen tartea egokitu dute lan hauekin, Iurretako Udalaren arabera, guztira, 635 metroko tartea. Gainera, lurrean arekak egin dira, etorkizunean argiteria publikoa jarri ahal izateko. Bidea oinezkoentzako eta baimendutako ibilgailuentzako izango da. "Bide hori Iurretako herrirako interes turistiko handiko bidexka homologatu baten zati da, bertatik komunikatzen baitira Amatzako San Martin baseliza eta Garaizarreko San Mames baseliza", azaldu du Iurretako Udalak ohar batean. 

'Eki bidea' 80.eko hamarkadan Cola Cao Zirkuituak bezala ezagutzera eman zituztenetako bat izan zen. Espainiako Batzorde Olinpikoaren babesagaz, hiriguneetan kirola sustatzeko proiektua izan ziren Cola Cao zirkuituak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!