Iurretako hirigunean enpresa berriak sortzea sustatzeko helburuagaz antolatzen du Iurretako Udalak enpresa proiektuen lehiaketa. "Bidea erraztu nahi diegu herrigunean beren enpresa sortuz lan egiten hastea erabakitzen dutenei. Aurretik, hainbat jarduera abian jartzea erraztu du, hala nola, gimnasioak, hortz-klinikak edota argitalpen enpresak", azaldu dute udaletik ohar baten bidez.
Sariaren onuradunak 6.000 euro jasoko ditu, eskudirutan, Iurretako Udalaren arabera. Proposamenak, urriaren 31ra arte aurkeztu ditzakete parte hartzea gura dutenek.