Bixente Kapanagan bi konponketa egingo ditu Iurretako Udalak

Anboto 2025ko uzt. 29a, 11:22

Iurretako Udalak bi konponketa lan egingo ditu Bixente Kapanaga kalean. Lanak bi hilabeteko epean amaitzea aurreikusten du udalak, eta ia 20.000 euroko inbertsioa egingo du. 

Esan bezala, Iurretako Udalak bi konponketa egingo ditu. Alde batetik, kalearen 8. zenbakian "solte eta hondatua" dagoen egurrezko tarimazko zoladura konponduko dute, hormigoizko zoladura batekin ordezkatuta. Bestalde, Bixente Kapanaga 9ko garajeetarako sarbidean harrizko baldosazko estaldura kendu eta hormigoi inprimatuzko batekin ordezkatuko da. Udalaren berbetan, oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko helburuagaz egingo ditu lanak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!