Herritik jasoa herrira bueltatzea da kronistaren zentzua, eta zu horretan erreferente izan zara. Gertuko kazetari eta ekintzailea, beti pasioz, Durangaldearen eta euskal kulturaren alde beharrean. Ondare hori guztia zabal dadila Gerediagako foru zelaitik lau haizetara, zure ahotsa euskal herrietan transmititu den moduan. Oihartzuna entzun dezaket oraindik.
Arin, arinegi joan zara eta sinistu ezinik geratu gara. Barbaridade bat botako zaitugu faltan. Eskerrik asko urteotan bidegile izatearren, edo hobeto esanda, bidea erakustearren. Zure pausoen atzetik egingo dugu lan. Musu bat, Izaskun Ellakuriaga Bustinza.