[EGITARAUA] Sankristobalak eta Santamañak ospatuko dituzte Arriandi auzoan

Anboto 2025ko uzt. 10a, 11:51

San Kristobal eguneko irudi bat ( Argazkia: @IurretakoUdala)

Iurretako Arriandi auzoan San Kristobal egun ospatuko dute gaur. Usadioari eutsiz, sardinak, gozokiak eta edariak banatuko dituzte, Amezketako eskolan. Asteburuan, santamañei emango diote lekukoa. Tortilla txapelketa eta herri bazkaria antolatu dituzte, besteak beste.

UZTAILAK 10, SAN KRISTOBAL EGUNA

19:00 Meza Santua. Ondoren, sardinak, gozokiak eta edariak banatuko dituzte, Amezketako eskolan. Trikitilariek berotuko dute giroa.

UZTAILAK 18, SANTA MAÑA EGUNA

11:30 Meza Santua. Ondoren, tortillak, gozokiak, karramarroak eta edariak banatuko dituzte, Santa Mañako baselizan.
Goizean zehar Santa Mañako XLV. Tortilla Txapelketa eta Santa Mañako XXXI. Igel Txapelketa, Santa Mañako baselizan.
18:00 Santa Mañako LVI. Briska Txapelketa, Amezketako eskolan.
19:00 Ume eta helduentzako jolasak eta pottokak, Amezketako inguruan.

UZTAILAK 19, ZAPATUA

15:00 Herri bazkaria, Amezketako eskoletan (izena emateko jarri harremanetan Jai Batzordearekin). Ondoren, trikitilariak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!