Iurretako Udalak euskara ikastaroak egiteko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Iazko ikasturtean zehar euskara ikastaroa egin duten iurretarrek Herritarren Arretarako Zerbitzuan egin dezakete eskaria, uztailaren 14ra bitartean. Online ere tramitatu daiteke eskaria. Udalak 1.000 euroko diru-poltsa lotu du diru laguntza horietarako.
Euskara ikastaroko matrikularen erdia izango da diru laguntzaren zenbatekoa. Udal ordezkariek jaitera eman dutenez, ikastaroa egin den ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko da eskaria egiterako orduan, gutxienez ikastaro orduen %80ra joan dela ziurtatzen duena. Era berean, laguntza jasotzeko familia-unitate osoa Iurretan erroldatuta egon behar da iazko urtarrilaren 1etik aurrera.