Ardi-ilea batzeko zerbitzua uztailaren 8an eta 9an

Anboto 2025ko eka. 26a, 10:06

Ardi-ileak birziklatzeko arazoak eragiten dituela eta, Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak hori batzeko zerbitzua eskainiko du Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Bilketa egunak uztailaren 8a eta 9a izango dira. Egun horretan, interesdunek ardi-ilez beteriko zakuekin hurreratu beharko dute Parques y Jardines enpresaren pabilioietara (Gaztañatza auzoa 2, Iurreta). Bilketa ordutegia goizeko 8:00etatik 11:00etara izango da. Egun eta ordutegi horietatik kanpo, biltegia itxita egongo da, eta ez dute ardi-ilerik batuko.

Era berean, ardi-ileak siku eta zaku itxien barruan eraman beharko direla azaldu du Landa Garapenak. Zalantzatarako telefono bat ipini dute: 946203611.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!