Behin eskolako ekitaldia amaituta, Iurretako kaleak zeharkatzen hasi dira, musika lau haizetara zabaltzen: "Musika ospatu beharreko zerbait da. Oso naturala da, eta arraroa da norbaiti ez gustatzea. Beti dago hor", esan du Ibai Osinaga tuba jotzaileak. Horrez gainera, musikariak gogoratu du uda atari betean daudela, eta horrenbestez, txarangentzat orain hasiko dela benetako lanaldia. "Hori dela eta, gaur musika ospatuko dugu, baina ez dakit irailean askorik ospatuko dugun!", esan du Osinagak, barrez.