[EGITARAUA] Asteburuan Iurretako XIX. Kalez-kale jaialdia egingo dute

Anboto 2025ko eka. 10a, 13:29

Deabru Beltzak taldeak Su talka lan berriaren Euskal Herriko estreinaldia Iurretako Kalez-kale jaialdian egingo du. Ganso&Cia eta Trapu zaharra konpainiek ere emanaldiak eskainiko dituzte. Barikuan ekingo diote jaialdiaren XIX. edizioari. 

Kalez-kale kale antzerki jaialdiak hemeretzigarren edizioa egingo du asteburuan. "Ibilbide honetan, 100 antzerki konpainia eta 600 aktore inguru igaro dira Iurretatik", azaldu du Oskar Koka Iurretako alkateak. Oscar Castaño 'Garbitxu' Deabru Beltzak taldeko zuzendariak, Iurretaren babesa eskertu du. "Su Talka Frantzian estreinatuko dugu, baina Euskal Herriko lehenengo emanaldia Iurretakoa izango da. Modu honetara, kaleko antzerkiaren alde egiten duten apostua eskertu gura dugu". Pili Jimenez udaleko langileak, Iurretaren ahalegina azpimarratu du. "Ez da erraza ditugun tamaina eta baliabideekin egiten dugun jaialdia egitea. Konpainiek ere sekulako lana egiten dute, gurera moldatzeko".  

XIX. Kalez-kale

Ekainak 13

  • 18:30ean, Welcome and sorry (Ganso&Cia), Askondon. 
  • 21:30ean, Su talka (Deabru beltzak), Amilburutik.

Ekainak 14

  • 18:30ean, Finito infinito (Trotamundos), Askondon. 
  • 19:30ean, Kobr3 (Zirko zaurre), Askondon. 

Ekainak 15

  • 13:30ean, Dale Ramon (Trapu zaharra), Askondon. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!