Ur-txorrotak zabalduko dituzte Iurretan, gaur

Anboto 2025ko eka. 10a, 10:54

Askondo kalean dauden ur-txorrotak, goizez eta arratsaldez zabalduko dituzte ordutegi zehatz batean.

Askondo kalean dauden ur-txorrotak zabalduko dituzte Iurretan, gaur. Goizean, 11:00etatik 14:00etara egongo dira martxan, eta, arratsaldean, 16:00etatik 21:00etara. Udal arduradunek jakitera eman dutenez, oinetakoak erabiltzea ezinbestekoa da. Era berean, ur-txorroten espazioa erabiltzeko orduan "erantzukizuna" eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!