Iurretako 35 ikaslek parte hartu dute 2030 Eskola Agendako Udal Foroan

Anboto 2025ko mai. 27a, 11:30

Maiztegi eskolako eta Juan Orobiogoitia institutuko ikasleak udal ordezkariekin (Argazkia: Iurretako Udala)

Maiztegi herri eskolako 27 ikaslek eta Juan Orobiogoitia institutuko 8 ikaslek, hurrengo ikasturteari begira, herria hobetzeko garatu gura dituzten ekintzak proposatu dituzte. 

Iurretako 35 ikaslek herria hobetzeko garatu gura dituzten ekintzak aurkeztu dituzte 2023 Eskola Agendako Udal Foroan. Maiztegiko herri eskolako 27 ikasle eta Juan Orobiogoitia Institutuko zortzi udal ordezkariekin batu ziren, maiatzaren 22an. Udal Foroa prestatu eta udal diagnostikoaren ondorioak adostu ondoren, ikasturte berriari begira egin gura dituzten ekintzak proposatu zizkien Oskar Koka alkateari eta arkitekto teknikoari. 

Udal ordezkariek ikasleek aurkeztutako ideiei erantzun zieten eta urtero programa honetan egindako ahalegina eskertu zuten, ohar batean jakitera eman dutenez. Orain arte moduan, ingurumenaren alde lan egiten jarraitzera animatu zituzten ikasleak.

Iurretaren garapen jasangarria helburu hartuta, hainbat gai landu dituzte ikasleek ikasturtean zehar.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!