[ARGAZKI GALERIA]: 'Asier Eguna' ospatu dute Iurretan

Anboto 2025ko mai. 25a, 10:34

Atzo, maiatzak 24, Asier izeneko hainbat herritar batu ziren Iurretan, 'Asier Eguna' ospatzeko.

Eliza katolikoko santoralak ez dakar Asier deituriko santuren baten omenezko ospakizunik. Alabaina, Seaskako egutegiak bai. Atzokoa, izan zen Asierren eguna, Ipar Euskal Herriko ikastolen egutegian. (Eta lerrootan irakurtzen zabiltzan hau sinesten ez baduzu, segi Seaskaren egutegira eta esandakoa egia dela ikusiko duzu).

Izan ere, gauza jakina da Ipar Euskal Herriko ikastolen egutegiak euskal izen ugari jasotzen dituena. Euskal izen bat edo bi agertzen ditu egunero-egunero. Bada, atzoko eguna, maiatzaren 24a, Asierri eskainita dio egutegiak. Kasualitatea? Seaskaren egutegia oinarri hartuta ospatu ote dute Asier Eguna Iurretan? Batek daki. Era batera edo bestera izan, argi dagoena da argazkietako kuadrilla horrek primeran ospatu zuela atzokoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!