Iurreta LHI ikastetxeko automozioko lau ikaslek urrezko hiru domina eta brontzezko bat lortu dute Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako EuskoSkills 2025 lehiaketan. Joseba Elosegik, June Azumendik eta Julen Aldanak urrezko domina bana lortu dute, eta Maui Mandaluzinek brontzezkoa. Maiatzaren 13tik 15era garatu da lehiaketa, Iruneko Ficoban eta Ortuellan.
Lanbide Heziketako ikasleen gaitasunak eta talentua nabarmentzea du helburu lehiaketak. Ikasleek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakusteko aukera izaten dute, "euren espezialitateetan bikaintasuna sustatzen duten erronkei aurre eginez", Iurreta LHI ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez. Aurten lehiaketako kategoria askotan izandako nesken parte hartzea zabala nabarmendu dute ikastetxeko ordezkariek. Urrezko dominak lortu dituzten hiru ikasleek 2022ko urte hasieran Madrilen ospatuko den Spainskills txapelketan parte hartuko dute.
Ez da lehenengo aldia Iurretako ikasleek Euskoskills eta Spainskills txapelketetan parte hartzen dutela. Iker Mujikak SpainSkills-en parte hartu zuen 2022an; eta, 2024an Jon Agirrek eta Gorka Izetak.