Azken hilabeteetan, emakumeen eta feminismoaren kontrako hainbat mezu eta adierazpen izan direla gogoratu du Iurretako Udalak. Horren aurrean, mugimendu feministaren eta feminismoaren alde konpromiso "irmoa" du, eta berdintasunera bidean lan egiten jarraituko duela adierazi.
"Bizi dugun berdintasunaren irudikeriak genero arrakalarik ez dagoenaren ideia zabaltzen du gizarteko hainbat arlotan. Baina, egonbadago genero arrakala", azpimarratu du udalak: "2025ean, emakumeen bataz besteko soldata %17 txikiagoa da, gizonenagaz alderatuta; zaintzara bideratutako eszedentzien gehiengo zabala emakumeek hartzen dute; indarkeria matxistaren adibideak egunero ikusten ditugu albisteetan; sexilioa herri guztietan ematen den fenomeno bat da, orientazio eta identitate ez normatiboak ditzuten pertsonak hiri handietara mugitzera behartuz....".