Iurretako baserri bateko teilatuan sua piztu da

Anboto 2025ko api. 30a, 18:24

Iurretako Orozketa auzoko baserri batean sortu da sua, gaur arratsaldean. Ez da zauriturik izan. 

Iurretako Orozketa auzoko baserri bateko teilatuan sua sortu da gaur arratsaldean. Suhiltzaileek azaldutakoaren arabera, teilatuan jarritako eguzki-panel batean izandako matxura baten sortu ahal izan du sua. Halaxe adierazi du Ertzaintzak.

Ezbeharra 15:15 inguruan gertatu eta baserriko teilatuan eragin ditu kalteak suak, baina ez da zauriturik izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!