EGITARAUA
Apirilak 24, eguena
Iluntzean, Donien Atxa altxatuko dute. Segidan, bakailao errea eskaniko diete parte hartzaileek. Gero, igel txapelketa jokatuko dute.
Apirilak 25, barikua
12:00 Meza. Jarraian, herri bazkaria (izena emateko jai batzordeko kideekin ipini beharko da hartu emanetan).
17:00 Briska txapelketa (izen-ematea, doan)
- 60 euro eta garaikurra.
- 40 euro eta garaikurra
- 30 euro eta oparia
- 20 euro eta oparia
20:30 Mus relampago txapelketa (izen-ematea, doan)
- 60 euro eta garaikurra.
- 40 euro eta garaikurra
- 30 euro eta oparia
- 20 euro eta oparia
Ogitartekoak egongo dira salgai.
Apirilak 26, zapatua
11:00 Kalejira auzoan zehar: Oromiñoko trena
18:00 Maiztegi herri eskolako umeen dantza erakustaldia. ondoren, harri-jasotzaile izar berrien erakustaldia:
- Izei Abendibar
- Aritz Abendibar
- Izadi Agirre
Ondoren, umeentzako txokolatada.
20:30 Patata tortilla txapelketako tortillak aurkezteko ordua. (Oharra: partaide bakoitzak bere osagaiak eta beharrezko tresnak eraman beharko ditu. Ezingo dira txokoko tresnak erabili. Sari interesgarriak egongo dira)
20:30 Erromeria: Luhartz
Afalostean, erromeriaren jarraipena.
Gauerdi inguruan, sorpresa
Apirilak 27, domeka
12:00 Eskerroneko ekitaldia auzoko nagusientzat
- Oromiño dantzan eta kantuan nagusiekin
- Iurretako dantzariak
Eguerdian, kantu-dantza-bazkaria Ander Duñabeitia, Gorka Valdes, Izarra Aizpurua eta Hegoi Petiterekin. (izen-ematea, jai batzordean. Azken eguna: apirilaren 23a. Telefonoa: 616585788)
Jaiei amaiera emateko, errifaren zozketa eta Donien Atxa jaistea.